XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zatoa, pikatzeko prestatua gelditzen da orain.
Eta larrua legortu ondoren
Langintza au kontu aundikoa dugu zato on bat ateratzea nai badugu.
Zatogille guztiek etzuten pikatze au berdin egiten.
Tolosa-ko Bartolome-k pikeari olioa, baatzuriak, tipula eta azido zitrikoa naasten zizkion.
Zatogille onentzako emen zegoan zato baten zer ikusirik aundiena.
Esan dugunez zato pikatzeak garrantzi aundia du langintza onetan.
Emen dago zatoaren iraupena eta ardoaren gozo ona.
Pikatzeaz bukatzen da zatogintzaren aurreneko zatia.
Zatoaren zuloak bi bat zentimetroko diametroa dute ao erdian.
Zulo onetan sartzen da zato-muturra.
Au izan diteke zurezkoa, adarrezkoa, bakelitazkoa edo plastikozkoa.
Baña, onena adarrezkoa da, naiz eta garestiagoa.
Zato-muturra jarri ondoren lotu egiten da.
Lotuketa au ugelkarien sokaz egiten du.
Baña, soka au piketan busti bear da; zazpi edo zortzi ari ditu.
Ondo lotzeko, naikoa izaten du zatomuturraren barrenari iru buelta ematea.
Sasoi batean egiten zuten
Onetarako zatoa ur-epelean sartzen zuten, bero xamarrean obe.
Ur oni eskukada bat edo bi pike naasten zitzaizkion.
Orrela, obeto gogortua gelditzen zan larrua eta zatoa obeki bukatua.
Baña, gaurregungo zatogille geienek baztartua daukate lan ori.
Azkenik, zatoa dotoretzea izaten da.
Ao gañean, zato-muturra izkutatzen, lepo-kilizta darama, eta beti gorria; (...).